Erreformak


09200 Miranda de Ebro Burgos - Rioja Alta - Alava
Tel. 659711978

Ordutegia: Deitu bulego ordutegian edo utzi mezua erantzungailuan nahiz emailez. Laster deituko dizugu.

Reformas LVM

Erreformak

Tokian
Hitzegin gurekin. Behin tekniko batek erreformatu edo berritu behar den etxea ikusita, aurrekontu zehatza egingo dugu. Zure beharrizanak, nahiak, ideiak eta estiloa beteko ditugu, Beharrizanak neurtzen ditugu egungo instalakuntza, zoru, arotzeria eta landu behar den guztia zehazki mugatzeko.

Gure eskaintza
Eskaintza konpetitiboa eta egin beharraren zehaztasun osokoa eta guztiz gardena aurkeztuko dizugu, egitekoa de lan osoarentzako beharreko guztia barne. Gure aholkularitza izango duzu kalitateei dagokionez eta energia eraginkortasunari buruz. Etxebizitzaren eraberritzearen erabateko eskaintza onartuta, kontratua sinatuko dugu, lanen hasiera eta bukaera datak ezarrita, materialak zehaztuta, ardura zibilaren aseguruak, ordainketa era, etab,

Egitea
Konfiantzazko talde profesional batek egingo ditu lanak hitzartutako epe eta eran, zehatz-mehatz betez bukaera data, gai komunak zainduta eta proiektatutakoa eginez.

Birgaikuntza

Aholkularitza
Etxe edota eraikuntza baten birgaikuntzarako bere egituraren egoera identifikatu behar dugu, horma-euskarriak, estalkia, zoruak, igeltserotza, eta horren arabera jakingo da birgaikuntza orokorra ala alde batena egin beharko den. Etxebizitza zaharretan uraren eta hezetasunaren gaitzak aztertu behar ditugu garbitasun sakona eta prebentzio egitasmo bati ekin behar zaion erabakitzeko.

Egitasmoa
Behin birgaikuntza mota erabakita, bezeroaren beharrizan guztiak jasoko dituen egitasmoa landuko da, etxebizitzaren espazioen antolamendua ahal den neurrian optimizatuz, antolamendu berriaren araberako hormen irekierak ate eta leihoentzako eta argi naturalaren iritsiera handituz, isolamendu termiko edota akustikoa eraikuntza osoan, ezaugarrien eta kanpo-arotzeriaren eraginkortasuna hobetuz, azal zeramikoak, egurrak, dekorazio eta margoak, materialak...




Reformas LVM facebook twitter

ERREFORMAK